‘Bustilehorreko poemak’ azken emanaldiak

Pasa den ostiralean Bustilehorreko poemak (itsasoa eta jendea) errezitaldia eskaini zuten Jose Luis Otamendik eta Juan Azpillagak Urnietako Sarobe aretoan. Herriz herri ibili dira emanaldiarekin, oraindik egongo da ikusteko aukeraren bat.


Jose Lui Otamendiren Erlojuen mekanika (Susa, 2007) liburuko poemak dira errezitaldiaren bizkar hezurra, Juan Azpillagaren musika eta Robert J. Flahertyren Aranngo jendea (1934) dokumentaleko irudiak bidelagunak. Albiste honetako argazkietan ikus ditzakezue ostiraleko emanaldiko une batzuk.
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak antolatuko duen XI. Poesiaren Astean izango dugu errezitaldia ikusteko beste aukera bat, maiatzaren 28an.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>