barikuko erretratuak

 

Santuak pintatzen

Umetan, santuak pintatzen genituen. Argazki bat -santua- hartu eta haren gainean marrazten genituen barrenak agintzen zizkigunak. Neskei, bibotea. Mutilei, mototsak. Apaizei, betaurrekoak. Eta militarrei, sudur luzeak.

Iruñean zela Rajoik esan dituenak entzunda, gogoa etorri zait umetako libertimendu haietara itzultzeko: arkatza eskuetan hartu eta haren erretratua pintatzeko. Zer marraztu santuari? Betaurrekoak ezin. Ezta biboterik ere. Sudur luzea? Sudur luzea, akaso.

Europan muga gehiagorik ez dela behar aldarrikatzen duten honetan, euskaldunen artean zenbat eta gehiago jarri, hobe… Zer izango da hurrengoa? Sakanako autobia moztea? Baskoen esku ez erortzeko, Gaztelu Plaza eta Parlamentua Petilla Aragoira eramatea?

Arkatzak hartzera noa.

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.