Gero dioenak, bego dioela… agur Etxepare Rap!

Imanol Epeldek gaur eskainiko du azken Etxepare Rap emanaldia

2013ko abenduan eman zuen Imanol Epeldek Etxepare Rap ekimenaren berri. Zenbait hilabete beranduago, 2014ko apirilean, zuzeneko emanaldiak eskaintzen hasiko zela iragarri zuen. Urtebete luze pasa da orduz geroztik, eta agur esateko ordua ere iritsi zaio. Gaur egingo du azkenengo emanaldia, euskal literaturako klasikoak rap doinutan kantatuz. Etxean egingo du, Zarauzko Modelo aretoan. Ikuskizun arrakastatsua izan da Etxepare Rap, eta albiste honetan bildu ditugu kantua eta bideo kuttunetako batzuk. (Argazkia: Urola Kostako Hitza).

IMG_5049-1024x768

Maitasun rollo baten harira abiatu eta urrutira iritsi da Imanol Epelderen Etxepare Rap proiektua. Hainbat kontu batu dira, ikuskizun hau mamitzerako: euskal filologoa da Epelde, maite ditu euskal klasikoak, idazle garaikideak eta bertsolariak ere. Irakaslea da, gainera, eta ikasleei literatura modu ez-astun batean helarazteko bide polita zen rapa. Azkenik, aurrez ere aritua zen poesia errezitatzen. Osagai denak batu, eta halaxe sortu zen lehenik Etxepare Rap bloga, eta, ondoren, zuzeneko emankizuna.

Hasteko, Etxepare:

Zintzotasunetik libratzeko, Mirande

Laztanari abesteko, Borda

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.