barikuko erretratuak

 

Lore bat, bertso bat…

Oroit-ikurra eskuetan duela ageri da argazkiaren erdi-erdian. Indartsu, kementsu… baina, malkoari eusteko lain ez. Paparreraino jaso uso-itxura duen eskultura, eta galdera egin du: Non daude denak botata?

Josefa Berasategiren hitzak dira, Rene Cassin saria jasotzean. Giza eskubideen alde egindako lana saritzeko sortu zuen Eusko Jaurlaritzak saria, eta aurten Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformari eman diote.

Frankismoak planifikatutako genozidioa eta gizateriaren aurkako delituak aztertzeko eskatu dute plataformako kideek. Frankisten mesederako idatzitako Amnistia Legea indargabetu eta baliogabetzeko eskatu dute, Frankismo garaiko ankerkeria eta gehiegikeriak aztertu daitezen. Non daude, bada, bide bazterretan inpunitate osoz hil zituztenen gorpuak? Non? Arrosa bat jartzeko aitonari, amari… eta bertso bat esateko anaiari, izebari…

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.