Ignacio Aldecoa lehiaketa, ipuinen esperoan

Sormen-lanak 10 orrikoak izango dira gutxienez

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren edizio berri bat iragarri du. Ipuinak aurkezteko epea irailaren 2an amaituko da. Lan irabazlearen egileak 6.000 euro eskuratuko ditu.

ignacioaldecoa

Ipuinak 10 orrikoak izango dira gutxienez eta 25 orrikoak gehienez, inprenta letraz idatziko dira (Arial 12 edo antzekoa), eta lerro artean espazio bikoitza utziko da.

Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

Lanen bi ale aurkeztuko dira, sinatu gabe, eta horietako bakoitzean izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko.

Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, horren baliokidearen fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lehiaketatara aurkezten den zehaztuko dira. Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko.

Era berean, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztuko da, hau da, lana argitaratu gabea dela eta beste lehiaketa edo sariketa batzuetan inolako saririk jaso ez duela egiaztatzen duen aitorpena. Zinpeko aitorpen hori gutun azalaren barruan sartuko da esandako datu pertsonalekin batera.


Epea: irailak 2

Lanak aurkezteko epea 2016ko irailaren 2an bukatuko da. Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean entregatu edo hara bidali beharko dira – Probintzia plaza 5, 3. solairua. 01001 Vitoria-Gasteiz -, kanpoaldean “Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa” jarrita.


Saria: 6.000 euro

Lehiaketa honetan edozein pertsona fisikok hartu ahal izango du parte, nazionalitatea edo bizilekua edozein izanda ere.

Lanak euskaraz edota gaztelaniaz aurkeztu daitezke; horietako bakoitzerako 6.000 euro emango dira.


Informazio gehiago

Arabako Foru Aldundiko Kultura Ekintza Zerbitzuan.

Telefonoa: 945181818 (astelehenetik ostiralera, 8:15 – 14:30).

Emaila: euriarte@araba.eus

Esteka honetan xehetasun guztiak topatu dituzue: Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.