Lehertu da festa (Elkar) nobelaren aurkezpena

Eneko Aizpuruak Lehertu da festa (Erein) nobela aurkeztu du gaur eguerdian. Mikel Egileor protagonista duen sagaren hirugarren liburua da hauxe. Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da, eta Mikel Egileor ikertzaileari hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. “Europako Kultur Hiriburutza ospatzen den honetan, Europaren ideia hori umezurtz geratzen ari da. Eta egiaz uste dut oso jende gutxiri interesatzen zaiola Europaren ideia”. Idazleak Donostian eskaini duen prentsaurrekoan aditzera eman duenez, nobela honekin eztabaida hori abiarazi nahiko luke.

This entry was posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia. Bookmark the permalink.

Comments are closed.