“Egunsentia” aurkeztuko du Amaiur B. Blascok

Lehen poema-liburua argitaratu zuen iragan udaberrian Amaiur B Blascok. Egunsentia du izena, eta Maiatz argitaletxearen eskutik kaleratu du. Gaur aurkeztuko du, Bilboko Louise Michel liburu-dendan, 18tan. Irudia: Eric Dicharry eta Amaiur B. Blasco.

guz_maiatz_bobedme102

Berria da Louise Michel liburu-denda. Bilbon ireki zuten orain hilabete eskas, eta liburu-denda feminista da. Berria da Amaiur B. Blasco ere liburuak argitaratzeko langintzan. Orain hilabete gutxi argitaratu zuen Egunsentia poema-liburua. Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen; hala ere, liburuak badu loturarik Bilborekin, eta gaur hantxe aurkeztuko du berriz, Louise Michelen, arratsaldeko 18tan. Berarekin izango dira Maria Altuna Lizarraga marrazkilaria eta Lucien Etxezaharreta Maiatzeko editorea ere.

Honako ohar hau igorri du argitaletxeak:

Amaiur B. Blasco txikitan hasi zen poesia idazten beretzako. Gerora, argitaratzeko modua etorrita, aukeraketa eta bazterketa egin ostean, zenbait poema atondu eta sorkuntza berrian beste batzuk gehitu ditu ‘Egunsentian’ osatzeko, umorez bezala, negarraren poesia kutsakorraz. Prozesu honen ondoren dator Maria Altunaren ilustratzea, poesien minimalismoa eta bildumaren egitura islatzen duena

Autoreari eta liburuari buruz gehiago jakiteko, entzungai daukazue Euskadi Irratiko Arratsean saioan hari egindako elkarrizketa.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.