‘Poeta ibiltariak’ hemen dira

Asteazkenean, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba aretoan

Asteazken honetan, Poeta ibiltariak egitasmoaren edizio berri bat egingo da Donostian. Honakoan, euskal eta galiziar idazleak izango dira protagonistak. Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba aretoan, iluntzeko 19:00etan hasita.

poetaibiltariak

Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Felipe Juaristik osatuko dute euskal “delegazioa”. Galiziatik hiru poeta hauek batuko zaizkie: Gonzalo Hermo, Manuel Rivas eta Dolores Tembrás.

Ekaina partean, Santiago de Compostelan egin zen topaketa hau bera. Ordukoan, Galiziarako bidea egin zuten euskal poetek. Honakoan baina, poeta galiziarrak izango dira euskal idazleengana hurbilduko direnak.

Asteazken honetako saioa 19:00etan hasiko da eta Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba aretoan egingo da. Poeta ibiltariak zikloaren edizio hau Etxepare Euskal Institutua eta Consello da Cultura Gallegaren ekimenez antolatu da, eta Kutxa Kultur-en babesa jaso du.


Poeta ibiltariak egitasmoa ez da berria

2015eko maiatzean, ‘Poeta ibiltariak, Poetes itinerants’ ekitaldia egin zen Bartzelonan. Hiru poeta euskaldun eta hiru poeta katalan batu zituzten orduko errezitaldian. 2016ko urtarrilean, “itzulerako partida” jokatu zen Etxepare Euskal Institutuaren Donostiako egoitzan.

etxepare674

Argazkia 2016ko urtarrilekoa da, bertan ageri dira Etxepare Euskal Institutuko ordezkariak eta Donostiako errezitaldian parte hartu zuten poetak: Itxaro Borda, Rikardo Arregi, Iñigo Astiz, Mireia Calafell, Jordi Llavina eta Jordi Juliá.

 

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.