Autoedizioari eta arte grafikoari buruzko jardunaldiak Gasteizen

Arte Grafikoari buruzko 3. jardunaldiak egingo dituzte Gasteizko Montehermoso Kulturunean, azaroaren 9tik 19ra. Autoedizioaren gaia landuko dute.

14753845_1343035392396647_2156597509303523644_o_1

Hirugarrenez antolatu dituzte Arte Grafikoei buruzko jardunaldiak Gasteizko Montehermoso kulturunean. Aurtengo edizioan autoedizioari erreparatuko diote, izan ere, antolatzaileen hitzetan “zabaltzen ari den fenomenoa baita, batez ere informazio eta komunikazio teknologiei esker”. Jardunaldi hauen helburua da “grabatuaren, ilustrazioaren edo argazkigintzaren alorretako autoedizioa ezagutaraztea, hitzaldi irekien eta lantegi praktikoen bidez. Orobat, gure inguruan urtero egin ohi diren bost autoedizio azoken arteko topaketa egingo da, horiek egileak eta publikoa elkartzeko balio baitute”.

Hona hemen jardunaldien egitaraua, osorik:

Azaroak 9, asteazkena

18:30-18:40: Jardunaldien aurkezpena
18:40-19:40: J.P. Huércanos: Autoedizioa: sormena testuingurutik kanpo
19:40-20:10: Miren Pastor: “Zergatik argazkilariok aukeratzen dugu      autoedizioa?”
20:10-20:30: Mikel Escalera y Arantza Eziolaza:”Eskolatik kalera: cíclope fanzine”
20:30: Mahai-ingurua

Azaroak 10, osteguna

18:30: Autoedizio-jaialdietako Petxakutxa
EA! (Valladolid)
Inclasificables(Salamanca)
Pumpk (Iruña)
Guillotina (Donostia)
la fugaz (Vitoria-Gasteiz)
20:00: Autoedizio-azoketako eta jaialdietako kudeaketari eta antolakuntzari buruzko mahai-ingurua

Azaroak 12, larunbata

12:00: Hitzaldia “Autoeditatuak” Kike Infameren eskutik& Ilustrapados Araban
16:00-19:00: Autoedizioari buruzko lantegia “Gutxieneko konpartimentuak”, Kike Infameren eskutik

Azaroak 19, larunbata

11:00-11:30: Hitzaldia, “Autoedizioetako DIY erremintak grabaturako eta estanpaziorako” Lauren Alienderen eskutik
11:30-13:30+17:00-19:00: Autoedizioari buruzko lantegia “DIY grabatu kalkografiakoan (punta lehorra)” Lauren Alienderen eskutik

Erakusketa: “Erretratua. Grabatzetik programatzera”

Azaroaren 21etik abenduaren 16ra
Lantegian egindako lanak eta antzinako beste grabatu batzuk izango dira ikusgai.

Lantegietan izena emateko:

“Gutxieneko konpartimentuak”: araba@ilustrapados.org
“DIY grabatu kalkografiakoan (punta lehorra)”: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.