Imanol Ubeda eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia

Poema musikatu honetan, elkar topo egin dute Rikardo Arregi Diaz de Heredia idazleak eta Imanol Ubeda kantariak. Alegia, Gasteizko poetan aurkitu duela tolosarrak doinu honetarako hitza. “Hari hauskorrak” (Erein, 1993) liburuan aurkituko duzue Rikardo Arregi Diaz de Herediaren poema hau eta baita XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman ere. Abestia, aldiz, hemen baino ez.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.



Egunsentia 2

Gauak ez direla eternalak bagenekien
baina ezustean hartzen gaitu beti goiztiriak.
Profeziak bete dira, zuzenak ziren augurioak,
erori dira dorreak eta hondakinetan saiatzen gara.
Bai, trena hartuko dugu, zer egin bestela.
Hiri berrien promesak astinduko ditu agian
lakuaren errautsak.

This entry was posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>