Jon Gerediagaren "Urtaroak eta zeinuak" mintzagai online Donostian
Xehetasunak
Noiz: apirilak 7, 19:30etan
Non: Donostia, Telematikoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Donostia (liburutegia)
Jon Gerediagaren Urtaroak eta zeinuak (Pamiela, 21019) poesia liburuaz mintzatuko dira. Dinamizatzailea: IƱigo Aranbarri.
Nonbait, halabeharrez,
lurrun arrotz baten urak
bizitza emango dio hautsari,
liken distiratsu batek
piztuko ditu harriak,
goroldioak bigunduko ditu ertzak,
ugalduko da belarra
mendi eta ibar lehorretan,
erliebea zorroztuko dute zuhaitzek.
Asun-talde batek
lur berri bat irabaziko du
ametsarentzat eta euriarentzat.