Jon Miner eta Leire Bilbao
Asteartea, 2013-01-15Jon Minerrek Leire Bilbaoren testu bat musikatu du: Scanner (Susa, 2011) liburuko 'Oinen arteko hutsunea' poema. Jarraian entzun eta irakurri dezakezue.

OINEN ARTEKO HUTSUNEA
Erortzean izan da
hegan egin dudan une bakarra
beherantz hegan.
Kitzikatzen nau lur hartzearen bertigo eta lilurak
segundoetako lotura ezak
amildegia naiz horrelakoetan.
Nire oinen arteko hutsunetik
mundu bat pasatzen da
inoiz zapalduko ez dudan mundu bat.
Errekasto bat ikusten dut batzuetan
eskua luzatzen dut atzamarrak bustitzeko
nire egarriak berreskuratzeko
itotakoen poltsikoak harriz arintzeko
umezaroa berriz edateko.
Ezin ordea eskuetan gorde.
Ez naiz gai
egonarria dabilen harri bihurtzeko.
Nire oinen arteko hutsunetik
mundu bat pasatzen da
inoiz zapalduko ez dudan mundu bat.
Jakin nahi nuke
ahul izateari utziko bagenio
ez genukeen maitatu beharrik izango.
Erortzean izan da
benetan hegan egin dudan une bakarra.
Kaixoooooooooo! English go!