Amuak

Farmazia beltza: hiru titulu bi liburutan

Asteazkena, 2018-09-19

Hiru egileren lanak bildu ditu Farmazia Beltza argitalpen proiektu berriak lehen bi liburuetan: Koldo Almandozen Photosubtitles, Garbiñe Ubedaren Asteburu zuri bat eta David Zapirainen Usainak.

Argazki liburua da, baina ez soilik. Jolasa? Ariketa performatiboa? Esperientzia zuzenaren bidezko idazketa? Hiria beste begi batzuez begiratzeko aukera ematen du Koldo Almandozen Photosubtitles liburuak, eta egileak hartzailea gonbidatzen du gauza bera egitera, liburuaren hasieran jolasaren arauak edo jarraibideak jarrita.

Photosubtitles

Hainbat hirietan azpititulu batzuk idatzi, hiriari buruzko dokumentazio lanak inspiratuta, azpitituluak pegatina moduan inprimatuak eraman hiri horretara, bertan esaldi horri egoera bat bilatu eta azpititulua jarri, azkenik argazkia atera. Hiri bat beste begirada batez paseatzeko modu bat. Telefonoarekin egindako argazkiak dira, eta Arantxa Iturbek egindako elkarrizketan azaldu duenez, sormen prozesua bera da garrantzitsuena “ez da argazki liburu bat, garrantzia ez dauka argazkiaren kalitateak, askotan pegatina nonbait jarri behar duzu eta asko mugatzen zaitu argazkia egiteko orduan”. Lehenengo urratsa The Balde aldizkarian egin zuen Koldo Almandozek Parisen egindakoarekin, eta jarraipena ematea erabaki zuen.

Farmazia Beltza egitasmoari buruz, Almandozek umorez dio “sekta moduko bat da zeinean jendeak uste duen liburuak ez direla soilik literatura edo ohiko gauzak argitaratzeko, beste mila gauza egin daitezke liburuekin eta paperarekin”.


Bi liburu batean

Farmazia Beltzaren beste argitalpenak bi liburu dakartza bakarrean: alde batetik begiratu eta Garbiñe Ubedaren Asteburu zuri bat narrazioa topatuko du irakurleak, beste aldetik begiratu eta beste bat da azala, David Zapirain Usainak testu laburrekin osatutako lana. Edo alderantziz.

asteburu zuri batusainak

Tirada txikiak egin dituzte, baina hainbat lekutan badira salgai: Donostian, kasu, Tobacco Days eta Hontza liburu-dendetan.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)