Albisteak

Denboraldi osoko literatur amuen laburpena

Astelehena, 2021-07-26

Hitzen Uberan atarian gogoko dugu hango eta hemengo literaturgileen amuak ekartzea irakurleari. Urte bitxi honetan hala egin dugu, eta, udako atsedenaldiari heldu aurretik, zerrenda honetan bildu dizkizuegu gure gutiziak.

Olivia Sundjic: ikusgai izateak dakarren antsietatea

Olivia Sudjic idazlearen Exposure liburuko pasarte batzuk ekarri dizkizuegu oraingoan Amuak atalera.

olivia sudjic

Koffi Kwahule eta SAMO

Koffi Kwahule dramaturgoaren SAMO antzezlana ekarri dizuegu Amuak atalera.

koffi

Sheila Heti, edo nola izan pertsona bat

Sheila Heti-k (Kanada, 1976) 2010ean plazaratu zuen “amu” honetara ekarri dizuegun nobela: How Should a Person Be?

sheila-heti-1f69cae9-9840-455e-9306-c1c188b3e5e-resize-750

Ingeborg Bachmannek duela mende erdi idatzitako narrazio gaur egunekoak

Pasa den irailean argitaratu zen Ingeborg Bachmann idazle austriarraren Aldibereko (Erein eta Igela, 2019) ipuin-liburua, Literatura Unibertsala bildumaren barruan. Idoia Santamariak ekarri du euskarara. Ostiralean, hari egindako elkarrizketa kaleratuko dugu, eta aukera aprobetxatu dugu Bachmanni buruzko amu (pertsonal samar) bat osatzeko.

maxresdefault

Aitor Kaltzakorta eta Goiatz Labandibar, Pasaia Hiria lehiaketako liburuan

Berrogeialdia hasi aurretik hainbat liburu iritsi zitzaizkigun plazara. Batzuk eskuratu ahal izan ditugu garaiz, besteek berrogeialdia pasa arte itxaron beharko dute. Hitzen Uberanen saiatzen ari gara. Batzuk behintzat, gogora ekartzen, liburu-dendek eta liburutegiek ateak berriro zabalduko dituzten unearen zain. Horien artean da XX. Pasaia Hiria sariketako emaitza, bi lanek poesia lanez osatutako liburua: Aitor Kaltzagorta Belaustegiren Euria zara-zara, eta Goiatz Labandibar Arbelaitzen Interpretazioak G Minorren. Bakoitzetik ale bana ekarri dizuegu amu honetara.

pasaia hiria

Poema bat eta hiru dantza... eder?

Etxe barruko mugimenduari eusteko Nick Caveren poema labur bat, eta Cave beraren, Michelle Gurevich-en eta The Knife-ren dantza bana proposatzen dizkizuegu. (Argazkia: Lovers are strangers, Michelle Gurevich kantariarena).

lovers

Eusebio Calonge eta pertsonaien exhumazioa

Eusebio Calonge-ren Aquí yacen (Pepitas de Calabaza, 2020) liburuko pasarte bat ekarri dizuegu Amuak atalera.

Eusebio-Calonge_1210389157_79606302_667x375

 

Pablo Barrio eta munduaren amaierako lekua

Pablo Barrio Armiarmategian (Isil mihisilka) bezalako antzerkiak idatzen ezagutu dugu orain arte. Aste honetan El sitio del fin del mundo lana plazaratu du Txertoa argitaletxearen eskutik, narrazioa, poesia eta antzerkiaren artean kokatu behar genukeen lana.

pablo barrio tx

Karawane

1916an aurkeztu zuen Hugo Ballek Karawane poema fonetikoa. Ehun urte baino gehiagora, dadaismoaren baitan idatzitako testuaren oihartzuna ez da itzali.

Hugo-ball

Nekatoeneako egonaldian sortutakoak erakutsi ditu Nahia Zubeldiak

2020ko azarotik abendura bitarte, sormen-egonaldia egin zuen Nahia Zubeldiak Nekatoenean; orain bi aste, egindako lanaren lagin bat erakutsi zuen jendaurrean.

nahia zubeldia nekatoenea

Kronika literarioak munduko hilerrietatik

Alguien camina sobre tu tumba (Anagrama, 2021) kronika-liburua argitaratu du Mariana Enriquez idazle argentinarrak, zeinean biltzen baititu hainbat herrialdetako hilerrietara egindako bidaiak. Besteak beste, Donostiakoak aipatzen ditu.

mariana-enriquez-002

Alfonso Sastreren "Zutoin beltza"

Booktegi proiektua irakurleon eskura uzten ari den ondarearen baitan aurkeztu du, berriki, Alfonso Sastreren Zutoin beltza (La columna infame, jatorrizkoan). Fito Rodriguezek apailatutako itzulpenaz gain, testuaren antzezpena ere ikus daiteke osorik sarean.

sastre-forest

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)