Albisteak

Ekainaren 28an abiatuko da Zestoako Antzerki Astea

Ostirala, 2021-06-18

Ekainaren 28etik uztailaren 4ra izango da 2021eko Zestoako Antzerki Astea. Lehenengo emanaldia Mairu antzerki taldeak eskainiko du, GANBILA antzerki bilduman berriki argitaratu den Gaizka Saasolaren Iluntzen testuarekin.

Lau antzezlanen bonuak 26€ balio du. Sarrerak Zestoako turismo bulegoan salgai.

Ekainak 28

20:00etan Caravan Park-en. sarrera 8€

Lesakako Mairu Antzerki Tailerra

Iluntzen

Ibai baten ertzean dagoen herri batean bizi dira erramun Joakin, Mari Pili, Shepherd Jauna Eta Cristobal Erraldoia. Kezkaturik daude herria husten ari delako; jendez gutxitzen…garai batean aberatsa izandako lekua iluntzen ari da. Nola eragotzi herria itzaltzea? Nola biziraun?

Aktoreak: Iban Garro, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi eta Ritxi Abril.

Zuzendaria: Mairu.

Ekainak 29, 30 eta uztailak 1

20:00etan Caravan Park-En. sarrera 8€

Eromen Produkzioak (Zestoako Arte Eszenikoen Eskola)

Guateke

Ongi etorriak izan zaitezte gure festa erraldoira! Bete sabelak, busti eztarriak eta mugitu zuen eskeletoak munduaren amaiera balitz bezala! Beste guztia….gure kontu! Zer gertatuko litzateke munduaren amaierak festa batean harrapatuko bagintu?

Testua: Iñigo Dierez.

Zuzendaria: Amancay Gaztañaga.

Uztailak 2

20:00etan Caravan Park-en. sarrera 8€

Artedrama

Atzerrian Lurra Garratz

Aurora mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea?

Aktoreak: Ander Lipus Eta Laura Penagos.

Zuzendaria: Amancay Gaztañaga.

Uztailak 3

20:00etan Caravan Park-en. sarrera 8€

Xake Produkzioak

Fadoak Entzuten Zituen Gizona

Mikel kamioilaria da, eta lan kontu batengatik lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mikelek lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan.

Aktoreak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain Eta Kepa Errasti

Zuzendaria: Getari Etxegarai

Uztailak 4

12:00etan Caravan Park-en. sarrera 2€

Gaztetxoen Antzerkia (Zestoako Arte Eszenikoen Eskola)

Santiaga

Bizitza aldatu zaio santiagari. gurasoak galdu ditu eta amonarekin bizi da. Lagunekin arazoak ditu eta ez du bere lekua topatzen. Amonak bakarrik dakien sekretu bat dauka, baina ezin izango du sekretu honek dakarren guztia kontrolatu eta dena hankaz gora jarriko du. Nola kontrolatu zure menpe ez dagoen hori?

Doako ekintza berezia: Uztailak 2

17:30ean Kultur Etxeko Aretoan. Izen-Ematea Turismo Bulegoan.

Mahai-Inguru bihurria: Emakumeak sorkuntzaren bideak zabaltzen.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)