Albisteak

"Hitzak zaindari" proiektua Donostian, "zaintza"ren gaia ardatz hartuta

Astelehena, 2021-07-12

«Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina jarri dute martxan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Gipuzkoan egingo da, eta «zaintza» du ardatz.

Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako.

Egitasmo honek hiru ekimen izango ditu: erakusketa ibiltari bat, liburuxka bat eta emanaldi bat. Erakusketa Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazan inauguratuko da, eta uztailaren 6tik irailaren 2ra arte egongo da ikusgai. Ondoren, Gipuzkoako beste lau herritan ikusi ahal izango da. Kutxa Kultur-eko erakusketaren azken egunean, irailaren 2an, zuzeneko emanaldi bat eskainiko dute Nerea Loiola eta Imanol Epelde euskal artistek. Erakusketara hurbiltzen direnei testu guztiak biltzen dituen liburuxka bat banatuko zaie.

Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko. Aldi berean, xede dute euskal liburuaren kontsumoan eta prestigioan ere eragitea. Gainera, euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera.

Liburuxka-HITZAKZAINDARI-azala-230x300

«Hitzak Zaindari» egitasmoa osatzen duten ekimen zehatzak

ERAKUSKETA KUTXA KULTUR-EKO TERRAZAN

#Hitzak zaindari testuak binilo euskarrian egongo dira ikusgai Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, uztailaren 6tik irailaren 2ra arte.

Ondoren, beste lau herritara eramango da erakusketa.

LIBURUXKA

#Hitzak zaindari erakusketaren testuak bildu eta argitaratu dira, formatu txikian. Doan banatuko dira, eta PDFa ere osorik deskargatu daiteke HEMEN.

AURREZ AURREKO EMANALDIA

#Hitzak zaindari zuzeneko emanaldia eskainiko dute Nerea Loiolak eta Imanol Epeldek, irailaren 2an, 20:00etan, Kutxa Kultur Plazan, «ZAINTZADAN» izenburupean.

QR bidez, aipu bat eransteko edo nork bere testua idazteko aukera dago:

qr hitzak zaindari

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)