Ilbeltza egingo dute Baztanen, urtarrilaren 20tik 26ra
Asteartea, 2019-12-24Ilbeltza izeneko jaialdia egingo dute berriro ere Baztanen. Urtarrilaren 20tik 26ra, hainbat ekitaldi egingo dituzte, denak ere literatura beltzari buruzkoak. Albiste honetan bildu dugu egitarauaren berri.

Urtarrilaren 20tik 26ra egingo dute oraingoan Ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren astea, Baztanen. Jarraian duzue egitaraua:
Urtarrilak 20, astelehena
Idazleekin solasean. Horace McCoy idazlearen Hobe nuen etxean gelditu liburuari buruzko solasaldia Fernando Rey itzultzailearekin.
19:00etan, Iruritako Gure Kaiola elkartean.
Urtarrilak 22, asteazkena
Mirande Beltza solasaldia Amaia Elizalderen eskutik.
19:00etan, Anizko Elkartean.
Urtarrilak 24, ostirala
Quentin Tarantinoren Mesanotxeko liburuak solasaldia Begoña del Tesoren eskutik.
19:00etan, Elizondoko Arizkunenean.
Urtarrilak 25, larunbata
Mahai ingurua: Mundua Iturendik pasatu zenekoa. Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegainekin.
11.00etan, Elizondoko Arizkunenean.
***
Bazkaria,
14:00etan Erratzuko Elkartean.
Txartelak erosteko idatzi hona: ilbeltzabaztanen@gmail.com
***
Liburu aurkezpenak:
Itsu Kolpeka. Alfontso Gartziandia.
Lardaska (Patricia Highsmith) Josu Barambones. II. (H)ilbeltza bekaren irabazlea (itzulpena).
16:00etan
***
Susmagarrien Gaua
18:00etan, Erratzun barna.
Urtarrilak 26, igandea
Itzuli beltza: Kontrabandisten Eleak.
11:00etan, Amaiurren.
***
Poesiaren Kriminalak errezitaldia.
19:00etan, Elizondoko Arizkunenean.