Irailaren 4an eta 5ean, Poesia Orduak Donostian
Asteazkena, 2017-08-30Paddy Rekalderen Spray (Susa) eta Beatriz Chiviteren Pekineko kea (Pamiela) liburuak izango dira, hurrenez hurren, bi errezitaldietako gako nagusiak. Ekitaldiok, ohi bezala, Donostiako Victoria Eugenia Club Aretoan egingo dira. Iker Ayestaran ilustratzaileak osatu du aurtengo edizioko kartela.

Donostiako Banderako bi igandeen arteko Euskal Astean ospatu ohi dira Poesia Orduak. 2007 urtetik hona, urtero-urtero errepikatu den jarduera da. Publikoaren erantzuna oso ona izaten da. Behin baino gehiagotan kanpoan geratu da jendea, aretoko eserleku denak beteak zeudelako. Ekimena sendo errotu den seinale, ezbairik gabe.
Doinuz eta irudiz osaturiko errezitaldiak
2017ko Poesia Orduetan, Paddy Rekalde eta Beatriz Chivite idazleak izango dira protagonista nagusiak. Baina ez bakarrak. Ikusentzunezko errezitaldiak prestatu dituzte biek. “Jukebox EkaHitza” ikuskizunean, Arkaitz Callado Dj Itsua-ren doinuekin eta Oier Floresen lan bisualekin osatuko du Paddy Rekaldek bere saioa.
Beatriz Chivite aldiz, Paula Olaz eta Javier López Jaso musikariekin igoko da oholtza gainera. Paddy Rekalderen ikuskizunean bezalaxe, Beatriz Chiviteren "Pekineko kea" errezitaldian ere irudiak zeresana izango du. Kasu honetan, Mar Gonzalez Ruiz de Larramendiren bideoak izango dira poemen eta doinuen osagarri.
Gaur aurkeztu da aurtengo eskaintza. Kartel-egilearekin eta bi errezitaldietako idazleekin batera, Miren Azkarate Donostiako Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotziak eta Jasone Osoro Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak hartu dute prentsaurrekoan.
Poesia Orduak 2017
Irailak 4 astelehena: Jukebox EkaHItza
19:30ean, Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan
Paddy Rekalderen poesia, Dj Itsuaren musika eta Oier Floresen lan bisuala batzen dituen ikuskizuna.
Irailak 5 asteartea: Pekineko kea
19:30ean, Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan
Beatriz Chivitek Pekineko kea (Pamiela, 2017) poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du. Paula Olaz eta Javier López Jasok ekitaldirako konposatutako musikak eta Mar González Ruiz de Larramendiren bideoek lagunduko dute irakurketa.
Oharra: bi saioetan sarrera doan izango da (aretoa bete arte). Gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldiaren egunean bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Kartelaren egilea: Iker Ayestaran.