Komunitatea

Lizar Begoņa

Patioa

Ostirala, 2021-05-14 | Lizar Begoņa

 

Lehenengo hitza idatzi eta woooooow kolektibo bat entzun da nire eraikineko patioan. Bigarren hitza idatzi eta txalo zaparrada bat. Hirugarrena idaztera noa, baina blokeatuta nago. Beste bat! Beste bat! Entzun dut patioan. Korridoretik bueltak ematen hasi naiz, hirugarrenaren bila. Hirugarrena nahi dute. Ezin dut. Hitz bat zor diet. Baina zein? Ez dut sinplea izan nahi, originala izan nahi dut. Aho zabalik utzi nahi dut patioko publikoa.

Beste bat! Beste bat! Hitz eder bat merezi du multzoak. Rokoko estiloko hitz hanpatu bat, [...] Gehiago irakurri

Ideiak nola galtzen ditudan

Asteartea, 2021-04-20 | Lizar Begoņa

 

“Ideiak nola galtzen ditudan” izenburu ona dela iruditu zait. Eta azpian derrigortuta nengoke azaltzera nola, zelan, how galtzen ditudan ideiak.

Sormen lanetik aldenduta nagoenean, zaintzen ez dudan izaki batengandik urrun nagoela sentitzen dut. Maitatu nuen, dena eman nion, eta ilusioa galtzen dudan tartean izakia munstro bihurtzen dela sentitzen dut.

Zaintzen ez denaren itxura fisikoa imajinatu dezaket. Onddoak, hautsa, autoestimarik gabeko piztiaren postura makurra. Nola aurkituko dut itzuliko naizen hurrengoan? Ilez estalita egongo da.

Burua intentzioz betetzen zaidanean, Aro Modernoko inspirazioa datorkidanean hanka eta [...] Gehiago irakurri

Agrippako turistei

Ostirala, 2021-03-19 | Lizar Begoņa

 

Agrippako Panteoia inguratzen duten turistak, zer da galtzen ari naizena?

heriotzaren botanikaz aritu zait Chris Marker segundu batzuetan

estatuak hiltzen diren moduan, umeak zahartzaroan sartzen direla

beldurraren izurria Sumeriako tenplu baten barruan hazi zela lehenengoz

eta nik isildu dut pause

ez dut ezer gehiago entzun nahi

 

 sitsek.com

Mina

Larunbata, 2020-10-17 | Lizar Begoņa

 

Izan metalezko zizare bat,

izan panazko organo bat;

sabel-sabelean gauza bera dira.

 

Izan herensuge atzerritar bat,

izan silaba elbarri bat;

familian ez da ikusten.

 

Izan geruza iraungi bat,

izan posizio triste bat;

 

izan kobrezko esfera bat,

izan zulo faltsu bat;

 

minak adiera bakarra dauka.

 

sitsek.com

He gan do a

Asteartea, 2020-09-01 | Lizar Begoņa

he

 

gan do

a aspal

dira he

 

gan do

a elika

tzera a

 

bere go

sez he

 

gazti go

sez

 

he

 

gan do

a aspal

dira

 

sitsek.com 

 

 

Orka, edo ontza, katua, tigrea

Asteazkena, 2020-08-26 | Lizar Begoņa

Mobila belarrian jarrita Arriba los buscavidas kantatu digu oso altu. Altuegi. Ni ez naiz oso gustora egon kantak irauten zuen artean, gure inguruko jendea eragotziko genuelakoan. Bukatu duenean zera esan du; “abesti hau horrela abestu behar da, bestela ezin da”. Eta nik mirespen basatia eta lekuz kanpoko lotsa moduko bat sentitu ditut aldi berean, biak batean.

 

Orka batek itsas landare bati istorioak kontatuko balizkio, ni anemona nintzateke. Hori naiz bere ondoan: anemona bat. Tokiz eta orduz kanpo sentiarazten nau eta beste tempo [...] Gehiago irakurri

Hitzok

Asteartea, 2020-07-28 | Lizar Begoņa

Hitzok ez ditut nik idatzi                                           baina

ez dut                        hitzen izaera iraultzailean sinesten

formaren operazio itzulgaitzaren esperientzia daukat.

 

Ideia eta Kontzeptu                        guztiak alda daitezke

Ongia Gaizkiaren                            tokian        [...] Gehiago irakurri

Pentsamenduaren aurrekoa

Osteguna, 2020-07-02 | Lizar Begoņa

 

Hau da hasiera. Nire hitzak ez dira lerro honen aurretik existitzen. Hau da dagoena. Ez bilatu, ez saiatu hitz multzo honen mugetatik irtetzen. Erantzuna ez dago hemendik kanpo; ez dago erantzunik. Ez nazazue hitzetan bilatu; ez nago. Hau ez da mistikoa, ez da erlijiosoa, ez arrazionala. Hemen dituzu hitzak, nire hitzak ez dira lerro honen ostean existitzen. Hau da amaiera.

 

sitsek.com

 

Geruzak bailira

Astelehena, 2020-06-29 | Lizar Begoņa

 

Zentrurik      gabeko

guztiaren      ondotik

pasatzen       garenoi

ez zaigu        agertzen

isiltasun       errealik

 

pentsatu       daiteke

lekurik          badela

benetan        izateko

denbora        luzez

 

gainezka       gauden

meseta          honetan

ez dago         airerik

argiak           baino

 

galdera        erantzun

guztien        ardura

handiak       txikiak

izutzen         gaituzte

 

irudien        geruzak

kipulak        balira

bezala          tolesten

direnen  [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.