Bideoak

Adiskide paregabea, Igela

Asteazkena, 2015-02-18

Adiskide paregabea (Igela) liburuan bi neskaren bizitza kontatzen da, haien bizitza, haien adiskidetasuna eta adiskidetasunaren beraren bilakaera. Napoliko auzo pobre batean kokatua, XX. mendearen 50eko hamarkadako giro xume eta grisa deskribatzen da, bien arteko harreman afektiboa, eta nesken garapen fisiko, emozional eta mentala.

Fernando Rey itzultzaileak aditzera eman duenez, “haien bizitzarekin batera, guztira bederatzi familiaren gorabeherak kontatzen zaizkigu, eta, horrela, mosaiko horren bitartez, zoragarri deskribatzen da nolakoa zen gizartea garai hartan, nolako balio, ezaugarri eta miseria zituen”.

Xabier Olarra Igela argitaletxeko editorearen esanetan, “idazle misteriotsua da benetan Elena Ferrante. Inork ez daki ziur nor den, eta haren argitaratzaileek zorrotz ezkutatzen dute. Elena Ferrante nobelagile anonimo bat da. Hala dio Wikipediak”.

Ez da sekula jendaurrean agertu, idatziz bakarrik erantzun ditu elkarrizketak, ez da haren argazkirik argitaratu. “Horregatik, Elena Ferrante idazle ezagunen baten heteronimoa ote den susmoa ere zabaldu da”, hala adierazi du Xabier Olarrak Adiskide paregabea (Igela) liburuaren aurkezpen ekitaldian.