Sinadurak

Etzi hasiko da Durangoko Azoka

Osteguna, 2021-12-02

Iaz, birtuala izan zen Durangoko Azoka; aurten, ordea, ohiko moldeari eutsiko dio, abenduaren 4tik 8ra; alabaina, txanda hartuko beharko da, aldez aurretik, kontzertuak ikusteko eta Azokan barna ibiltzeko. Gainera, denda digitala martxan egongo da abundaren 3tik 7ra bitarte. Kartelaren egilea: Leire Urbeltz.

Amaia Apalauzaren apalategian

Asteazkena, 2021-12-01

Apalategian atalean, beren liburu kuttunei (eta ez hain kuttunei) buruz galdetuko diegu idazle eta itzultzaileei hilean behin. Gaurkoan, Amaia Apalauza.

Abian da Denbora Muga Barik egitasmoa

Asteartea, 2021-11-30

Denbora Muga Barik izeneko egitasmoa antolatu du Euskal Idazleen Elkarteak, Bizkaiko Foru Diputazioaren laguntzaz, idazle bizkaitarren lanak ezagutzera emateko asmoz. Testuok metroan irakurgai egongo dira, bai eta liburuxka-formatuan ere; horretaz gainera, ostiralean bertso-saioa antolatu dute Basaurin. Irudiak: Euskal Idazleen Elkartea.

Literatur amuak Ondarroan, abenduaren 5era bitarte

Osteguna, 2021-11-25

Aurten Ondarroako euskara eta berdintasun saila elkartu egin dira Literatur amuak jaialdia antolatzeko, «Feminismotik euskaraz, euskaraz feminismotik» lelopean. Argazkian, euskara eta berdintasun sailetako zinegotziak eta teknikariak (Ondarroako Udala).

Abdulrazak Gurnah itzultzaile bila

Asteartea, 2021-11-23

Abian da Jokin Zaitegi Sariketaren deialdia, Abdulrazak Gurnahren Paradise eleberria itzultzeko xedez. Abenduaren 31ra arte aurkez daitezke laginak.