Sinadurak

Denboraldi osoko Irakurrieran saioak

Ostirala, 2021-07-30

Jarraian dituzue Leire Palaciosek eta Garazi Albizuak aurten Irakurrieran irratsaioan egindako elkarrizketak zerrendaturik. Irakurrieran Euskal Idazleen Elkartearen ekimenez eskaintzen da Bizkaia Irratian, Bizkaiko Fori Aldundiaren laguntzarekin.

Idazleen apalategietan miaka

Osteguna, 2021-07-29

Ikasturte honetan atal berri bat abiatu dugu Hitzen Uberanen: Apalategian; beren liburu kuttunei (eta ez hain kuttunei) buruz galdetu diegu idazleei hilean behin. Hona hemen ikasturteko guztiak.

Denboraldi osoko literatur amuen laburpena

Astelehena, 2021-07-26

Hitzen Uberan atarian gogoko dugu hango eta hemengo literaturgileen amuak ekartzea irakurleari. Urte bitxi honetan hala egin dugu, eta, udako atsedenaldiari heldu aurretik, zerrenda honetan bildu dizkizuegu gure gutiziak.

Yurre Ugarteren literatur gomendioak udarako

Ostirala, 2021-07-23

Ikasturte honetan idazleen apalategietan kuxkuxeatu dugu; uztailean, berriz, haien uda-gomendioak eskainiko dizkizuegu. Nobedade, klasiko eta liburu kuttun bana aipatzeko eskatu diegu. Gaurkoan, Yurre Ugarte.

Abian da Agustin Zubikarai sariaren XXI. edizioa

Asteazkena, 2021-07-21

Urtero legez, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Agustin Zubikarai saria antolatu dute, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Hogeitabatgarren edizioa dute aurten. Sari honek nobelak sortzeko beka gisa funtzionatuko du, eta irailaren 30era arte aurkez daitezke proiektuak. Jarraian bildu ditugu deialdiaren oinarriak. (Irudian: Agustin Zubikarai idazlea Ondarroan).