Ana Malagonen "Gelditu zaitezte gurekin" mintzagai
Xehetasunak
Noiz: martxoak 28, 18:30etan
Non: Arrasate, Kulturate
Harremanetarako
Irakurle taldea: Arrasate
Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin (Elkar, 2017) mintzagai izango dute. koordinatzailea: Alex Gurrutxaga.
Sinopsia:
Era askotakoak dira hamalau istorio hauetako protagonistak: gazte, heldu eta zaharrak, baina denetan nabari da halako sentipen asegaitz bat, denbora igaro arren munduan norberaren lekua aurkitu ezin bat, noizbait izandako nahi eta ametsak bete gabe geratuko diren konbentzimendua, nostalgian goxatzen ez den desolazioa. Begirada zorrotz eta idazkera zehatz baten jabe da Ana Malagon, eta dohain horiek egiten dute egungo gizarte zatikatu eta kontraesankor honen berriemaile aparta, bere tristezian ere distiratsua.