Ixiar Rozasen "Beltzuria" mintzagai
Ixiar Rozasen Beltzuria (Pamiela, 2014) mintzagai izango dute. Saioaren koordinatzailea: Mikel Ayerbe.
Sinopsia:
Zer gertatzen da ahotsaren espazioan. Zer, ahotsa desagertu aurretik. Eta ondoren, ahotsa desagertu ondoren? Ahotsak mukuru egiten du, gainezka, gehiegikeria modura. Pentsamenduan beti gailendu da hitza. Hitzaren eta esanahiaren erreinuak itzala egin dio ahotsari. Hitzak ahotsa ilundu du. Esanahiak ahotsa kendu dio hitzari, haragia, gorputza ezabatu dio. Esanahiaren erreinuan hitza ez da
eztarritik irteten, ezta gorputzaren tolesduretatik ere. Eta ahotsa orokortasunez izan da begiratua, ulertua, ikertua. Bakartasuna, besteekin bakarrak egiten gaituen bakartasuna, alboratua izan da, ertz batean geratu da. Beltzuria ahotsaren espazio politikoaren inguruko gogoeta da, horretarako bizitza istorio batzuk zeharkatzen dituelarik.
IKUS HEMEN egileari eginiko elkarrizketa