Mobila belarrian jarrita Arriba los buscavidas kantatu digu oso altu. Altuegi. Ni ez naiz oso gustora egon kantak irauten zuen artean, gure inguruko jendea eragotziko genuelakoan. Bukatu duenean zera esan du; “abesti hau horrela abestu behar da, bestela ezin da”. Eta nik mirespen basatia eta lekuz kanpoko lotsa moduko bat sentitu ditut aldi berean, biak batean.
Orka batek itsas landare bati istorioak kontatuko balizkio, ni anemona nintzateke. Hori naiz bere ondoan: anemona bat. Tokiz eta orduz kanpo sentiarazten nau eta beste tempo batzuetara narama, ez dugu espazio-denbora bera konpartitzen. Berarekin nagoenean, substratuari heldutako izaki isila bihurtzen naiz, bere kontakizun tristeekin ez nahigabetzeko. Entzun besterik ez dut egiten, min ematen dit batzuetan, eta indar apur bat ere kentzen dit. Entzuten dut, baina ez dut parte hartzen.
Inguru ezagunak ezezagun bihurtzen dizkit, nire lauki zuzenaren mugetan agertzen zait, mugaz harago dagoena ezagutzen duenaren begiarekin. Eta nik bere begiaren bidez irudikatu dezaket piztiren bat, ez oso zehatza, ez oso finkoa.
Honela pentsatzen dut batzuetan: gau batean irten zela, eta inoiz ez zela bukatu; gau hura luzatu da gaurdaino. Ustekabeko lagunak egiten ditu, ustekabeko jendearekin oheratzen da, ustekabeko planak antolatzen ditu, ustekabeko bizitza bizi du bere gau luzean.
Eta ni sekula egongo ez naizen lurraldeetan egondakoa da. Inoiz probatu ez ditudan drogak probatu ditu, laztandu ez ditudan bazterreko gorputzak laztandu ditu, sentitu ez ditudan egitura psikologikoak sentitu ditu, eta inoiz jakingo ez dudana daki. Hiriko perimetroko emakume horietako bat da; orka, edo ontza, katua, tigrea.
Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?
uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.
uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.
Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.
Zeintzuk dira Komunitateko kideak?
Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?
Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.
Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.
Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.
Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.