Profeten iruzurra (Maiatz) da Amaiur Epherren lehen literatur lana, eta artefaktu hibrido bezala aurkeztu du –antzerkia, poesia edota saiakera printzak ditu, gehien eleberrira hurbiltzen bada ere–. Idazlea Diabolo Kiwi taldeko gitarrista ere badenez, kontzertu baten aurretik harrapatu dugu, Zarautzen.
1988an argitaratu zen Koro Navarrok itzulitako lehen liburua, eta harrezkero 30 lan inguru ekarri dizkio euskal literaturari, batez ere ingelesetik, eta askotariko moldetakoak: eleberria, saiakera, eta ipuina; helduentzako, haurrentzako eta gazteentzako literatura... Orain itzultzea «gehiago kostatzen» zaiola dio.