Miren Agur Meaberen "Nola gorde errautsa kolkoan" errezitaldia
Miren Agur Meaberekin Nola gorde errautsa kolkoan (Susa, 2020) poesia liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du, Poetika jardunaldien barruan. Aurkezlea: Igor Estankona. Musika: Karmele Castillo.
Sinopsia:
Izenburu alegoriko bezain ironikoa dauka Miren Agur Meaberen poesia liburu berriak, zeinetan azken hamarkadan idatzitako poemak biltzen dituen. Bizitzaren joanean, kolkoa zera bihurtu zaigu, iraganaren errautsak gordetzeko urna moduko bat. Baina ez da erraza errautsa aldean erabiltzea begietan azkurarik igarri, azala zikindu edota eztulik egin gabe.