Aingura hegodunak

"Sutondoko kontuak" liburuko lagina

Astelehena, 2015-11-09

Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak liburua autoeditatu du. Jarraian irakurri dezakezue liburuko lagin bat, eta HEMEN egileari egindako elkarrizketa laburra.

Poema bat, Karmele Jaioren eskutik

Asteartea, 2015-09-08

“Atera egin zait”. Hala adierazi zuen aurreko astean hedabideen aurrean egin zuen aurkezpen ekitaldian. Ez naiz ni (Elkar, 2012) ipuin liburua plazaratu ondoren etorri zitzaion Karmele Jaiori poesia idazteko bulkada. Horren emaitza da gaur Donostian errezitaldi bidez aurkeztuko duen lana: Orain hilak ditugu (Elkar, 2015) poesia liburua. Bidelagun izango ditu Aitor Agirre eta Triku Villabella kitarrajoleak, eta Ander Elorza zinemagilea. Donostiako Victoria Eugenia antzokiko klub aretoan, iluntzeko 20:30etik aurrera, Poesia Orduak zikloaren baitan. Aitzakia honekin, prentsaurrekoan errezitatu zuen poema bat eskaintzen dizuegu.

"Denbora bere lekura", Gerardo Markuletaren poema liburu berria

Ekainaren 2an aurkeztuko du, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan

Ostirala, 2015-05-29

Bederatzi urteren buruan, poesia liburu berri bat osatu du idazle eta itzultzaile oñatiarrak. Denbora bere lekura du izenburu eta Erein argitaletxearekin emango du argitara. Datorren astean aurkeztuko du, ekainak 2 asteartea, Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Donostian dela profitatuz, arratsalde partean errezitaldia eskainiko du Donostiako Garoa liburu-dendan. "Poemak eta musika" izeneko saioan, Jabier Muguruza izango du bidaide.

Markel Ormazabalen liburu gomendioa

Horst Fantazziniren Ormai é fatta! liburua proposatu digu

Asteazkena, 2015-03-04

Markel Ormazabalek Hemen naiz, ez gelditzeko baina (Txalaparta) liburua kaleratu zuen iaz. Kartzelan idatzitako liburua, kartzela ulertzeko beharrak idaztera bultzaturik. Ormai é fatta! liburua ere, espetxe ezberdinetako erizaindegietan idatzia dago. Errealitatean oinarritutako nobela edo ihesaldi baten kronikatik harago, "garai jakin baten bizipen azterketa da Horst Fantazzinik liburuan aurkezten diguna. Anni di piombo (Berunezko urteak), Margarethe Von Trottaren 1981eko filmearen izenburutik hartutako esamolde arras ezaguna. Eta berunarena da, hain zuzen ere, orrialdeak pasa ahala irakurlearen ahoak hartzen duen gustoa", Ormazabalek aditzera eman digunez.

Bergarako Amodiozko Gutunen Lehiaketan saritutako lanak

87 gutun aurkeztu dira aurtengo edizioan, inoiz baino gehiago

Astelehena, 2015-02-23

Amodiozko Gutunen Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zen aurreko astean Bergaran. Jardun elkarteak antolatzen du lehiaketa, 23. edizioa zen aurtengoa, eta inoiz baino gutun gehiago aurkeztu dira. Guztira, 87 idatzi. Dagoeneko erreferentzia bilakatu den seinale. Partehartzaileak gainera, Euskal Herriko txoko ezberdinetakoak dira.  Goiena hedabidearen bitartez ezagutu ditugu aurtengo irabazleen izenak eta lan sarituak.

Javier Aramendiren liburu gomendioa(k)

Joseph Conrad eta Robert Laxalt-en liburu bana hautatu ditu

Asteazkena, 2015-02-18

Javier Aramendi Euskal Filologian lizentziatua da eta irakasle lanetan dabil institutu batean. Iaz, lehen poesia liburua plazaratu zuen Ereinekin: Verba polita. Urria partean, solaskide izan genuen Hitzen Uberan. Honakoan baina, liburu gomendio eske jo dugu Aramendirengana. Bat ez, bi dira hautatu dituen liburuak: Joseph Conrad-en The mirror of the sea eta Robert Laxalt-en Sweet promised land liburua. "Parekotasun guztien artetik badago bat nabarmendu nahi nukeena, egungo bidai, abentura edo oroitzapen liburuetan ohikoa izaten ez dena: haien helburua ez da beren balentriak erakustea, beren ausardia frogatzea edo irakaspenik ematea, benetan maite duten bizimodu baten eta lanbide baten testigantza egitea baizik".