Aingura hegodunak

Javier Aramendiren liburu gomendioa(k)

Joseph Conrad eta Robert Laxalt-en liburu bana hautatu ditu

Asteazkena, 2015-02-18

Javier Aramendi Euskal Filologian lizentziatua da eta irakasle†lanetan dabil institutu batean. Iaz, lehen poesia liburua plazaratu zuen Ereinekin: Verba polita.†Urria partean, solaskide izan genuen†Hitzen Uberan. Honakoan baina, liburu gomendio eske jo dugu Aramendirengana.†Bat ez, bi dira hautatu dituen liburuak: Joseph Conrad-en†The mirror of the sea eta†Robert Laxalt-en†Sweet promised land†liburua. "Parekotasun guztien artetik badago bat nabarmendu nahi nukeena, egungo bidai, abentura edo oroitzapen liburuetan ohikoa izaten ez dena: haien helburua ez da beren balentriak erakustea, beren ausardia frogatzea edo irakaspenik ematea, benetan maite duten bizimodu baten eta lanbide baten testigantza egitea baizik".

Yolanda Arrietaren beste liburu gomendio bat

Julie Otsuka-ren Buda en el Štico (Duomo, 2012) proposatu nahi digu

Asteazkena, 2015-02-04

"Aspaldian irakurri dudan libururik beteena, hotzena eta zirraragarriena, dena batera. Armonia hutsez, orden ia matematikoz, Historia berrosatzen duen istorio-multzoa". †Hala dio Hitzen Uberan jaso dugun liburu gomendio honetan. Iragan azaroan, Hondarribiko irakurle taldearekin landu zuen Buda en el Štico. Eta ondoren, liburu gomendio hau idazten hasi zen. Gure gozamenerako, dena esan behar bada. Saguak eta gizonak liburu aholkatu zigun iragan abenduan, eta orain Julie Otsuka-ren nobela bat da proposatu nahi diguna.

 

Aritz Gorrotxategiren liburu gomendioa

Felipe Juaristiren Airezko emakumeak†(Erein, 2003) liburua hautatu du

Asteazkena, 2015-01-21

Poesia, nobela, narrazioa, kronika... Estilo guztietan aritu den idazlea da Aritz Gorrotxategi. Itzultzaile lanetan ere aritu da azken aldian. Orain urtebete,†J.M. Coetzeeren†Jesusen haurtzaroa†(Meetok) nobela ekarri zuen†euskarara Aritz Gorrotxategik, eta†Lev Tolstoiren†Zer da artea?†(Meetok) liburua†itzuli zuen hilabete batzuk lehenago. Liburu asko zituen aukeran, eta Felipe Juaristiren hauxe da hautatu duena: Airezko emakumeak (Erein, 2013).

Ana Jakaren liburu gomendioa

Reflejos en un ojo dorado†liburuaren irakurketa proposatu digu

Asteazkena, 2015-01-07

Kazetaritzan lizentziatua, liburuen promozioan lan egiten du Ana Jakak. Poesia idatzi izan du, gaztelaniaz gehienbat, hainbat sari irabaziz eta antologiatan parte hartuz.†Ez zen diruagatik (Elkar) nobela plazaratu zuen iaz. Liburu gomendio bat idazteko proposamena egin diogu eta hauxe da bueltan igorri digun iruzkina,†Reflejos en un ojo dorado†liburuaren†inguruan idatzia. "Tabu ezatik haratago, erakargarri egiten ditu Carsonek gizarteak epaitzen dituenak: ahulak, mesfidagarriak, behartsuak. Hor datza, nire ustez, Carsonen jenialtasuna".

Yolanda Arrietaren liburu gomendioa

John Steinbeck-en Saguak eta gizonak, IŮigo Errastik itzulia

Asteazkena, 2014-12-17

Irakasle ikasketak egin zituen Yolanda Arrietak, eta baita Antzerkia eta Kultur eta†Gizarte Antropologia ere. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin. Hainbat liburu argitaratu ditu, halaber, haur†gazte zein helduen literaturan. Liburu bat proposatzeko eskatu diogu eta †John Steinbeck-en†Saguak eta gizonak liburuari buruzko iruzkina igorri digu.†"Steinbeck-ek maisuki lortzen du irakurlea fikzioaren amaraunean estekatzea, prosa zuzen eta sentikorrez, elkarrizketa bizkor eta trama itogarri bezain indartsuez". Halaxe dio Yolanda Arrietak. IŮigo Errastik itzuli zuen eta berarentzat ere badu aipurik Arrietak:†"euskarazko jarioak bat egiten du John Steinbeck-en jatorrizko ingelesarekin, fikzio on ororen eremu komunean".

Andoni Salameroren liburu gomendioa

Gabriel Kortaren Diot (Itxaropena, 2013) liburua hautatu du

Asteazkena, 2014-12-03

Hiru poesia liburu plazaratu ditu Andoni Salamerok: Zu. Ni. Bi. Bidean... (2004), Bide ertzeko printzak (2006) eta Japonia: poesiaren sumendi ezkutua†(2012).†Hiru poemarioak†Apatx argitaletxearekin argitara emanak.†Eta aukeran, poesia da proposatu nahi diguna. Baina ez bere soroan jasotakoa. Gabriel Kortaren uzta da aholkatu diguna.†"Utzi zeure arnasa zuria, irakurle, Gabrielen olerkietan akabera izaten, haren arima erratuan bidaide eta gogaide aurkeztuz, atseginik aurkituko duzu, une eder askorik ere bai". Hitz sentitu horiekin bota digu amua Zumarragako idazleak.