Agenda

«Epizentroa» Larrabetzun

Xehetasunak
Noiz: urriak 21, 19:00etan
Non: Larrabetzu, Anguleri kultur etxea

«Epizentroa» Larrabetzun

Nerea Loiolaren Epizentroa (Erein, 2021) ipuin-liburua aztertuko dute Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Liburuaren sinopsia

Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean.

Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi.