Agenda

Jose Luis Otamendirekin "Disoluzio agiriak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: martxoak 3, 19:00etan
Non: Azpeitia, Literatur Txokoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Azpeitia

Jose Luis Otamendirekin

Jose Luis Otamendirekin Disoluzio agiriak (Susa, 2019) poesia liburua mintzagai izango dute.

Sinopsia:

“Beste poesia molde bat behar du une honek”, diosku Jose Luis Otamendik. Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu liburu honetan, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du, betiko Otamendi izateari utzi gabe. Zahartzen ari den gorputz baten kezkak, minak eta grinak ageri zaizkigu poemotan, giro politiko eta sozialari erreparatzen dion gorputz bat, bera baino lehenago zahartutakoen zaintzaren bidez etorriko zaiona ikusten duena. Aurreko liburutik bost urte igaro diren honetan, idazlearen hasierako poemetako samurtasuna eta surrealismoa aurkituko ditu irakurleak liburuan, urteek eman dioten aberastasun teknikoarekin.