Agenda

Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga-ren "Trikua esnatu da" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: otsailak 11, 19:30etan
Non: Donostia, Udal Liburutegiko Sotoa (San Jeronimo kalea)
Harremanetarako
Irakurle taldea: Donostia

Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga-ren

Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga-ren Trikua esnatu da: euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara (Susa, Lisipe bilduma, 2019) saiakera mintzagai izango dute. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Sinopsia:

Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak. Gainera, hizkuntza eta generoa gurutzatu egiten direla badakigu, hizkuntza hautuak genero eraikuntzatik igarotzen direla eta alderantziz. Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan.