Agenda

Sotoan gordeak, Eibarren

Xehetasunak
Noiz: urriak 5, 19:00etan
Non: Eibar, Juan San Martin Liburutegia

Sotoan gordeak, Eibarren

Sotoan gordeak (Txalaparta, 2021) liburuari buruz hitz egingo dute Eibarko irakurle-taldean. «Idazlearekin harixa emoten» da taldearen izena, eta idazlea bera, Miren Gorrotxategi, han izango da.

Sinopsia

Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez duena; ez, behintzat, berak nahi lituzkeenaren ahotik. Egun berean jasoko du Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eramanen du bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko zaizkio Alexi. Odolezko familian eta hautatutako familian isildutakoak, hitz erdiak eta estalitakoak zurrustan aterako dira, ardoa barrika pitzatuan nola, (H)Ilbeltza beka irabazlearen eleberri beltz honetan.


 

Sotoan gordetzen dira ardo onak… eta familiako sekretuak

Miren Gorrotxategirekin solasean Irakurrieranen