«Argiantza» Gasteizen
Pello Lizarralderen Argiantza (Erein, 2020) eleberriaz hitz egingo dute Gasteizko irakurle-klubean. Irakurri Eneko Barberenak egileari egindako elkarrizketa: «Argiantzan oso zaila da zer datorkigun ikustea».
Sinopsia
1982ko irailean gaude eta Ramon Beitia, hainbat zine areto bere ardurapean dituen gerentea, ikuskatze lanetan murgildu da. Irabaziak beheraka ari ziren, eta nagusi gazteak, iritsi berria aitak utzi ziona gobernatzera, kontuak baino ez ditu buruan. Lotsa gutxi eta eskrupulu gutxiagoko horri negoziazioaren gordina azaldu beharrean da gerentea.