Agenda

«Hitzak zaindari» erakusketaren irekiera Alkizan

Xehetasunak
Noiz: azaroak 26, 18:00etan
Non: Alkiza, Fagus Alkiza interpretazio-zentroa eta Alkizako eliza

«Hitzak zaindari» erakusketaren irekiera Alkizan

Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena da Hitzak zaindari. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu zituzten kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako. Orain, erakusketa azken geltokira iritsi da, Alkizara. 18etan zabalduko da erakusketa, Fagus Alkiza interpretazio-zentroan, eta, ordubete beranduago, Pettik kontzertua eskainiko du Alkizako elizan.