Agenda

Idurre Eskisabel Larraņagaren "Goseak janak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: martxoak 20, 19:00etan
Non: Tolosa, Kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Tolosa

Idurre Eskisabel Larraņagaren

Idurre Eskisabel Larraņagaren Goseak janak (Susa, 2018) liburua mintzagai izango dute.

IRAKURRI egileari elkarrizketa Uberanen: "Liburuan badago haurtzaroa eta inozentzia berreskuratzeko aldarrikapen bat, oso zentzu politikoan”.

Sinopsia:

Inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak ardazten dute Idurre Eskisabel Larraņagaren aurreneko poema liburua. Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan.