Irun Hiriko Kutxa Literatur Sarien banaketa-ekitaldia
Irun Hiriko Kutxa Literatur Sarien banaketa-ekitaldia egingo dute Irungo Amaia KZ Antzokian. Gainera, sariak ematen hasi zirenetik mende-erdia igaro dela ospatzeko, gala bat antolatu dute, musikaz eta dantzaz lagundurik. Gonbidapenak hemen eskatu behar dira. Aurtengo irabazleak, euskarazko kategorietan, hauek dira:
Eleberria
Alaine Agirre Garmendia, Karena lanarengatik.
Poesia
Leire Vargas Nieto, Dena ametsa den irudipena lanarengatik.