Agenda

"Izotzetan islatuak" liburuaren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: irailak 25, 19:00etan
Non: Iruņea, Katakrak

Liberoamerika literatur plataformak Izotzetan islatuak: euskal idazle gazteen bilduma liburua aurkeztuko du.

Sinopsia:

Bere burua aurkeztu zuenetik, urratsez urrats ari da Liberoamerika plataforma literatura sustatzen. Eta, neurri berean, jarritako helburuak betetzen ere ari da. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, iaz, arreta Euskal Herrian jarri eta bertan editore taldea sortu eta iragarri zuen euskal idazle gazteen lanak biltzeko asmoa. Horretarako deialdia ireki zuen, genero librean idatzitako testuak jaso eta ondoren hautatutakoekin liburu edo antologia moduko bat osatzeko.

Testuak iazko ekainetik irailera bitartean jaso zituzten Leire Alonso eta Iosune de Goņik, Liberoamerika literatur plataformaren euskal editoreak. Guztira 44 proposamen heldu ziren haien eskuetara eta horietatik 24 aukeratu dituzte argitaratzeko.