Agenda

Rafa Egigurenen "Txipiroiak bere beltzean" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urtarrilak 19, 19:00etan
Non: Abadiņo,
Harremanetarako
Irakurle taldea: Abadiņo

Rafa Egigurenen

Rafa Egigurenen Txipiroiak bere beltzean (Susa, 2019) liburua mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Japonian misiotan dela antzerki zuzendari batekin pilota apustua egiten duen jesuita; Donostiako Alde Zaharrean Pintxo Tasting Tour batean dabilen bitartean molotov koktelak hegan ikusten dituen kataluniarra; 36ko gerraostean, ezkonbidaia Santoņan preso duten senidea bisitatzeko baliatzen duen bikotea; Euskal Herriko etxe baten eta jabearen bilakaera kontatzen dituen xurgagailu japoniarra; antolakunde klandestino batean, bikotekidearen kontrako ildoa aukeratzen duen militantea; XVI. mendeko Txinako nobela batetik ateratzen den pertsonaia, donostiar baten desioa betetzeko... Askotarikoak dira ipuinotako protagonistak eta gaiak.

Ustekabeko tokietan aurkituko du umorea irakurleak Rafa Egigurenen hamahiru ipuinotan. Liburuek, klandestinitateak, antzerkiak, zahartzaroak zeharkatzen dute idazlearen aurreneko ipuin bilduma. Eta bere lanetan ohikoa den Ekialdeko kulturak.