Agenda

«Zerbait gertatzera doa edozein unetan» Bilbon

Xehetasunak
Noiz: azaroak 29, 19:30etan
Non: Bilbo, Arriaga antzokia.

«Zerbait gertatzera doa edozein unetan» Bilbon

Trizak hirukoteak eta Harkaitz Canok Raymond Carverren poemak berreskuratuko dituzte jazzaren erritmora, Bilboko Arriagan. Sarrerak hemen eros daitezke.

Ekitaldiaren deskribapena

Raymond Carver ipuingile eta poeta (1938-1988), «errealismo zikina» deitu izan zaionaren ordezkari behinena izan zen. Etiketa trakets samarra da hori, ordea: izan ere, ba al da errealismo garbirik? Eguneroko bizitzako zirrikiturik gordinenetan txinparta poetikoak ateratzen trebe zen poeta amerikarraren aleekin dago osatua, batik bat, emanaldia, AEBek eman diguten musika genero txundigarrienaz lagunduta: jazzarekin, alegia.

Oihartzun berriak aurkitu ditu Trizak hirukoak poema hauetan eta Harkaitz Cano arduratu da itzulpen lanaz eta ahotsa jartzeaz.