Agenda

Antonio Tabucchiren "Pereirak dioenez" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urriak 25, 20:00etan
Non: Iruņea, Katakrak liburu-denda
Harremanetarako
Irakurle taldea: Iruņea (Katakrak)

Antonio Tabucchiren

Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez (Igela, 2006) aztertuko dute. Itzultzailea: Fernando Rey.

Sinopsia

Pereira kazetari zahar bat da, Portugalen, Salazarren diktaduraren une gogorrenetan, egunkari kaxkar bateko orrialde kulturalaz arduratzen dena. Pereira iraganean iltzatua dago, bere emaztea izan zenaren oroitzapenetan, baina kolaboratzaile bat behar du orrialde kulturalerako. Bizitzaren aldeko apustua egiten duen bikote gazte batek –Monteiro Rossi eta Marta bere emaztegaia– eta haiekiko harremanak kontzientzia azterketa sakona eginaraziko diote eta, ondorioz, aldaketa sakona gertatuko da bere barrenean.

Nobela honetan, epailearen aurreko testigantza edo deklarazioa balitz bezala, bere barreneko aldaketa horren berri emanen digu, zintzotasunaren eta askatasunaren aldeko hautuaren fruitu.