Agenda

ĞDena ametsa den irudipenağ Durangon

Xehetasunak
Noiz: abenduak 2, 19:00etan
Non: Durango, Txoria nuen maite taberna

ĞDena ametsa den irudipenağ Durangon

Leire Vargasen Dena ametsa den irudipena (Elkar, 2021) poema-liburua aurkezteko bertso-saioa egingo dute Durangon. Miren Amurizak jarriko ditu gaiak, eta Oihana Arana eta Erika Lagoma arituko dira kantuan.

Sinopsia

Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak ageri dira poema sorta honetan: bere buruarekin, gizartearekin, bikote barruan… Guztiak ere, hizkuntza doi eta dotore batean adieraziak. Ahots gazte eta berri bat, edertasun eta nortasun handi baten jabe, Irun Hiria poesia-saria merezi izan duena.