Agenda

Fito Rodriguezen "Fake News" saiakeraren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: apirilak 17, 12:00etan
Non: Donostia, Pandora taberna

Fito Rodriguezen

Fito Rodriguezek Fake News saiakera aurkeztuko du Martxelo Otamendik eta Jokin Apalategik lagunduta.

Sinopsia:

Gezurraren erabilera politikan zaharra da oso baina Fake News adierazpidea hautatua zuen Collins hiztegi sonatuak 2017ko hedatuena ingelesezko berrien artean.

Halere, ¿Fake News, zer dira?: funtsean kontrastatu gabeko berriak.

Jakina, orain arteko gizarteetan informazioa helarazteko era simetri­ koan ahoz aho izaten zen modu erabiliena eta eraginkorrena. Gurean, berriz, internet dela medio, buruz buruko informazioaren elkartruka­ tzea sarean ematen da. Beraz, orduko zurrumurru, bolo­bolo edota esamesak, ahoz eman beharrean, zuzenean edo telefonoaren bidez, sarean, hedatzen dira egun (facebook, you tube, instagram, twitter, whats­app…).

Eta horrek horrela funtzionatu ohi du zeren eta gaindituta dauden garai industrialei zegokien informazioa helarazteko era asimetrikoak, hedabide klasikoak, alegia telebista, egunkariak, berri agentziak edo­ ta, neurri txikiagoan, irra ak… dagoeneko ez dira dagarriak izaten. Honekin esan nahi dut gaurkotasun handiko hitza eta gaia direla, Fake Newsak nahiz eta atzo goizekoak ez izan. Horixe aztertu nahi izan dut nik liburutxo honetan.