Agenda

«Gu gabe ere» Oñatin

Xehetasunak
Noiz: azaroak 28, 18:30etan
Non: Oñati, Antixena gaztetxea

«Gu gabe ere» Oñatin

Itziar Ugartek Gu gabe ere (Susa, 2021) poema-liburua aurkeztuko du Oñatiko Antixena Gaztetxean. Irakurri hemen liburua osorik.

Sinopsia

Momentu bat jasotzen du Itziar Ugarte Irizarren lehenengo poema liburuak, dena irabazteko izan eta dena galtzeko beldurra sentitzen hasten garen momentu hori. Erabaki, deskubrimendu eta oroitzapen berrien garaia. Poemotako ahotsa bere mundua sortzen ari den sasoi horretan, lurrikara isila izango da hurbileko hiru pertsonaren heriotza. Denbora eta lekuarekiko kezka areagotuko dio horrek, munduarekiko begirada aldatzen eta zailtzen ari den bitartean, horrek dakarren ziurgabetasunarekin eta, nola ez, gozamenarekin.