Agenda

Mandamentu hipermodernoak liburuaren aurkezpena Gasteizen

Xehetasunak
Noiz: irailak 29, 19:00etan
Non: Gasteiz, Ignacio Aldekoa kultur etxea

Mandamentu hipermodernoak liburuaren aurkezpena Gasteizen

Mandamentu hipermodernoak (Elkar, 2021) liburua aurkeztuko dute Gasteizen. Bertan izango dira Iņigo Martinez Peņa egilea, Oihana Ameskua eta Iban Ruiz de Gauna.

Sinopsia

Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iņigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez

egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasunkonpromisorik, izan zoriontsu, bilatu berriena… Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte.

Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen edo errendimenduaren jendartea… Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro.

Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta geure buruari begi berriekin begiratzen laguntzen duena, eta agian bizimodu hobe baterako gonbidapena: horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen diguna.