Agenda

«Nola izan garen gauza» Donostian

Xehetasunak
Noiz: azaroak 30, 19:00etan
Non: Donostia, Tobacco Days

«Nola izan garen gauza» Donostian

Iban Zalduak Nola izan garen gauza (Erein, 2021) liburua aurkeztuko du Donostiako Tobacco Days liburu-dendan, Ibon Egañaren laguntzarekin. Zalduak euskal gatazkaren inguruan idatzitako ipuin (ia) guztiak blitzen dira bilduma honetan.

Zera idatzi du Uxue Apaolazak bildumari buruz:

Idazleak Gauza esaten dion gure gatazka horri buruzkoak dira liburuko ipuinak, bere hainbat bildumatan beste gai/gatazka batzuk oinarri hartuta ondutakoen artean argitaratutakoak. Ez espero ordea titularren distantziarik, ez pentsa iragana oroigarri hutsa denik; Zalduari eskutik helduz gero, zure orainaldia, etorkizuna, ingurua, ziurtasunak, egunerokoa… jarriko dituzu jokoan; eta helmuga zure etxeko besaulkia izan daiteke, baina dena izango da susmagarria klase ertaineko normaltasun horretan, ez baituzu jakingo fikzioak, are fantasiak, zer zirrikitutatik asaldatuko zaituen. Agian, ezer ez da sinetsi dugun modukoa. Beharbada, fikzioak baino ezin dizkigu zenbait gauza kontatu.