Agenda

«Migratzaileak, bidean eta gure aldamenean» solasaldia Donostian

Xehetasunak
Noiz: urriak 21, 19:00etan
Non: Donostia, San Jeronimo kaleko ekitaldi-aretoa

«Migratzaileak, bidean eta gure aldamenean» solasaldia Donostian

Liburutegien Nazioarteko Egunaren harira, «Migratzaileak, bidean eta gure aldamenean» izeneko solasaldia antolatu dute Donostia Kulturak, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Tabakalerak. Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora (Elkar, 2020) eta Ainara Gorostitzuren Aldamenekoa (Elkar, 2012) liburuak izango dituzte aipagai, Beñat Sarasolaren gidaritzapean. Lekua erreserbatu behar da, hemen.

Irakurri Eneko Aizpuruari egin genion elkarrizketa: «Mugan hasten da kontakizuna».

Irakurri hemen Ainara Gorostitzuri egin genion elkarrizketa.