Agenda

Maddi Zubeldiaren "Deserria haurtzaro" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urtarrilak 10, 19:00etan
Non: Markina-Xemein, Herri biblioteka
Harremanetarako
Irakurle taldea: Markina

Maddi Zubeldiaren

Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro (Elkar, 2017) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Sei urteko Anak Frantziako Mesozera bizitzera joatea argitik itzalerako bidaia bezala bizi du. Ilunpe horretan badu izpi ederrik, halere: aitaren hitz-joko zoragarriak, Daničle lagun-mina, eta, batez ere, barne mundu ezin aberatsagoa. Ana ez baita edozein neskatxa. Amets-bidaiak egiten ditu, eta bertan sekretu harrigarriak azaleratzen, emeki-emeki. Eleberri honek autobiografia, historia eta fantasia elkartzen ditu, idazkera fin eta aisitean. Frankismoaren garaiko haur ebatsien gaia ere poesiaz janztea lortzen du Maddi Zubeldiak. Irria negarrarekin nahastea lortzen duen bezala. Lehen eleberri ederra, irakurri ondoren buruko xoko batean gelditzen zaigun horietakoa.