Amuak

Mina Loy: kaosaren aldeko sortzailea

Astelehena, 2018-02-05

Mina Loy (London, 1882 – Colorado 1966) artista, poeta, dramaturgoa, eleberrigilea, aktorea eta lanpara diseinatzailea izan zen, besteak beste. Mende hasierako Pariseko giroan murgilduta hasi zuen ibilbidea, abangoardiako korronteen barrutik lanean batzuetan, talkan beste askotan. Edukietan zein formetan apurtzailea eta kaosaren aldekoa, azken egunera arte.

Txakur Gorria eta “Xixili”

Asteazkena, 2018-01-24

Txakur Gorria sormen kolektiboaren Xixili liburua ekarri dugu oraingoan Amuak atalera. Zuzeneko emanaldi batean du oinarria, baina paperezko euskarrian ere argitaratu dituzte bertako hitzak, irudiekin bidaide. Sormen lana ikusteko modu bat ere islatzen du lan honek: euskarri anitzekoa, eta kolektiboa.

Hau ez da poeta bat (edo bai)

Asteazkena, 2017-10-18

Duela urte bete Hitzen Uberanen seigarren urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu genuen, hiru idazle errezitatzera gonbidatuta: Iñigo Astiz, Eric Dicharry eta Ixiar Rozas. Amu bera bota genien hiruei sormenerako, hauxe: Hau ez da poeta bat (edo bai). Jarraian ikus ditzakezue errezitaldiko une batzuk.

Pasoliniren Teorema: liburutik filmara, edo alderantziz

Ostirala, 2017-09-15

Pier Paolo Pasolinik Teorema nobela publikatu zuen 1968an, urte berean titulu bereko filma estreinatu zuen. Bien oinarrian istorio bera dago, burgesia txikiaren oinarrien azterketa gupidagabea, industrializazio basaren osteko Italian eta munduan. Ariketa bitxia izan daiteke egile berak bi euskarri ezberdinetan kontatutako istorioan barneratzea.