Amuak

Saiakera (eta beste) Durangoko Azokan

Larunbata, 2019-12-07

Durango ez da bakarrizketara fikzioaren habia, badira, orobat, fikziotik urrundu eta saiakera, kronika eta hausnarketa jorratzen duten hamaika liburu. Hona gure gida.

Airea ez da debalde, Joseba Sarrionandia (Pamiela)

Habanako gaukariaren bigarren sorta argitaratu du Joseba Sarrionandiak. "Egunerokotasunez eratutako saiakera literarioaren uberari jarraitzen dio Airea ez da debalde honek ere. Kronika asko daude Habanakoak, hiriak 500 urte betetzen dituen urtean senitartekorik zaharrena balitz bezala: lekua, gauden lekua izateaz gainera, garen lekua da. Indigena, beltz, nazio baztertuko, diru gutxiko, emakume edo errebelde izatearen zoritxarrez eta dohainez arituko gara. Noizean behin, telebistan bizi nahi ez duen eta kosmonauta izan nahi lukeen ume bat pasatuko da. Bizitzaren eta aniztasunaren aldeko erresistentzian, pertsonaia biziekin batera, mamuak ari dira: Eguzkia errona edatera gonbidatu eta goizaldetik zain dagoen Enriquito, Anaďs Ninekin besotik helduta Vedadoko 11 kalean barrena ibiliko den Bartolome Santa Teresa edo Carel Fabritiusen kardantxiloa. Lezio batzuk ere izango dira, konfusioan. Esate baterako, Onelio Jorgeren eskutik ikasiko dugu bizitzan bi gose daudela, ogiarena eta koral zaldiarena. Errealitateagatik ez ezik, imajinazioagatik ere bizi garela".

Irakurri aurrerapena. 

Airea_ez_da_debaldex300


Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz (Elkar)

Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izendatu eta gutxira argitaratu du Kike Amonarrizek euskarari buruzko saiakera hau. Kontra-azalak dioenez, bidegurutze batean ikusten du Amonarrizek euskara gaur, eta, gure erabakien eta jokabideen arabera, egiazko normalizaziora edo gaelikoaren gisako biziraupen sinbolikora bidean abia litekeela urte gutxitan. Pasioz, umorez eta datuz betetako saiakera honetan, hainbat puntu aztertzen dira: euskararen lekua munduko hizkuntzen artean, zertan aldatu den gure hizkuntza-komunitatea, erabileraren inguruko gorabeherak, Euskaraldiko esperientziak, landu beharreko estrategiak eta diskurtsoak, globalizazioa, giro politiko berriaren ondorioak, hizkuntzaren kalitatea, tokiko hizkerak eta gazte-hizkerak…

39_euskararen bidegurutzetik-720x1051


Itzuliz usu begiak, Anjel Lertxundi (Alberdania)

Itzuliz usu begiak izeneko saiakera argitaratu du Anjel Lertxundik, Alberdaniaren eskutik. Hiztegi baten egitura baliatuz, euskarazko itzulpenaren eta literaturaren arteko loturak eta harremanak izan ditu mintzagai Lertxundik, 119 tesela laburretan. Irakurle literaturzalea izan du buruan, "irakurtzeaz aparte, literaturaren joan-etorriak eta aroztegia interesatzen zaizkiona, euskal sistema literario sendoagoa estimatuko lukeena, jatorrizko prosa ona betala gozatzen dunet prosa itzuli ona ere".


 

Karanbola hirukoitza, Eneritz Artetxe (EHAZE liburuak)

Eneritz Artetxek enkarguz idatzi zuen Karanbola hirukoitza: Emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan izeneko azterketa. EHAZE elkartea osatzen dugunon iritziz, gogoetarako, eztabaidarako eta kontzientzia hartzeko tresna paregabea izan daiteke. Hona pasarte bat: "Emakume sortzaile euskaldunok hiru baldintza erabakigarri jasaten ditugu bizi garen gizarte honetan, zapalkuntza egoerak modu hirukoiztuan pairatuz. Lehenik, emakume bezala sailkatua izateak gure sortzaile ibilbidea erabat baldintzatzen du hasiera-hasieratik. Bigarrenik, kultur langile gisa aritzeak, gaur egun oraindik, bigarren mailako langile izatea esan nahi du. Hirugarrenik, emakume kultur langile izate horri hizkuntza gutxitu batean aritzea gehitzen badiogu, zailtasunen kopurua berehala hirukoizten zaigu. Emakume izanik, aipatutako zapalkuntzak pilatzen doaz, zailtasunen karanbola hirukoitza osatuz".

ehaze_azala_karanbola


 

Mińan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde (Susa)

Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da liburu hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.

Irakurri liburua osorik eta entzun Faktoria irratsaioan egin zieten elkarrizketa.

narr131

 


 

Trikua esnatu da, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel (Lisipe bilduma, Susa)

Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak. Gainera, hizkuntza eta generoa gurutzatu egiten direla badakigu, hizkuntza hautuak genero eraikuntzatik igarotzen direla eta alderantziz. Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan.

Irakurri liburua osorik.

lisi07

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)